lunes, 21 de marzo de 2016

Zapelaitza---Buteo buteo--- Busardo ratonero

Zapelaitza oso hegazti ohikoa da gure lurraldean. Saguak jatea gustoko duen arren, erraz eta oso gustora hartzen ditu sarraski arrastoak.


Sarri ikusi daiteke elektrizitaterako posteetan. Ez da tamaina handiko hegaztia, 46-58 cm baino ez ditu. Leku zabalak gustoko ditu ehizan egiteko eta baso ertzetan kokatzea gustoko du, baso sakonean kokatzea baino askoz gehiago. Hegazti honen etsairik nagusiena esan dezakegu pozoina dela. Zelaietan pestizidak edota beste sustantziak botatzeak zuzen-zuzenean kaltetzen du Zapelaitza bai eta hegazti honen harrapari direnen aurka erabilitako pozoinak ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario