Mostrando entradas con la etiqueta Arrendajo(Eskinosoa). Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Arrendajo(Eskinosoa). Mostrar todas las entradas

lunes, 12 de diciembre de 2016

Janlekua I--- Comedero I

Aste honetan, ditudan bi janlekuetan izan naiz argazkiak egiten. Bat Aiara eskualde ederrean daukat ta bestea Zallan. Ez da giro janlekuetan nahi genuken etekina ateratzeko baina gogoekin naiz ta asko lasaitzen nau bertan egoteak.
Esan beharra dago, Aiarako janlekuan espezie gutxi sartzen direla baina Zallakoan 9 espezie sartzen dira jadanik.
Besterik gabe, hona egun hauetako argazki batzuk. Ea fronte hotzak Euskal Herrira gerturatzen zaizkigun eta txori gehiago animatzen diren.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Esta semana he estado haciendo fotos en los dos comederos que tengo montados. Uno en Aiara y el otro en Zalla. El clima que tenemos estos meses no es ni propio de estas fechas ni el adecuado para que los comederos funcionen correctamente pero las ganas me pueden y me relaja mucho.
Al comedero de Aiara no entran muchas especies pero en el de Zalla ya son 9 las que lo hacen.

A ver si los frentes frios se acercan a Euskal Herria y tenemos mas movimiento!



Okil handia---Pico picapinos





Herrerillo comun--- Amilotxa

Kaskabeltza--- Carbonero comun







Txantxangorria--- Petirrojo

Eskinosoa--- Arrendajo


sábado, 26 de marzo de 2016

Eskinosoa---Garrulus glandarius--- Arrendajo


Tamaina: 32-35 cm. Bi sexuak berdinak dira. Tamaina ertaineko korbidoa dugu Eskinosoa. Orokorrean kolore marroi-arrosa izaten du. Eztarria eta ipurdi aldea argiak ditu. Hego biribilak ditu, estal-luma oso deigarriak, urdinak orban beltzekin eta orban zuri zabalekin. Ipurtxuntxur zuria eta buztan beltza. Buruan, pileoa zurixka zerrenda beltzarekin izaten du eta begien eraztuna urdina eta bizar-kutsu beltza du. Tximeletak balira bezala egiten dute hegan. Korbido guztiak bezala, sarraskia arrastoak jaten ditu eta famatua da basoak hedatzen laguntzen duelako, izan ere, askotan urrak, ezkurrak eta bestelako fruituak hartu ta ezkutatzen ditu, askotan ezkutalekuak ahaztuz. Hegazti zinez ederra.