sábado, 26 de marzo de 2016

Eskinosoa---Garrulus glandarius--- Arrendajo


Tamaina: 32-35 cm. Bi sexuak berdinak dira. Tamaina ertaineko korbidoa dugu Eskinosoa. Orokorrean kolore marroi-arrosa izaten du. Eztarria eta ipurdi aldea argiak ditu. Hego biribilak ditu, estal-luma oso deigarriak, urdinak orban beltzekin eta orban zuri zabalekin. Ipurtxuntxur zuria eta buztan beltza. Buruan, pileoa zurixka zerrenda beltzarekin izaten du eta begien eraztuna urdina eta bizar-kutsu beltza du. Tximeletak balira bezala egiten dute hegan. Korbido guztiak bezala, sarraskia arrastoak jaten ditu eta famatua da basoak hedatzen laguntzen duelako, izan ere, askotan urrak, ezkurrak eta bestelako fruituak hartu ta ezkutatzen ditu, askotan ezkutalekuak ahaztuz. Hegazti zinez ederra.







No hay comentarios:

Publicar un comentario